HOLY RUDE ELIZA

 

 

“Rude” edo “Rood” ingelesez zahar hitza da. Gurutzifikapenaren Gurutzea esan nahi du.

 

Lehenbiziko eliza David I er/regeak fundatu zuen leku honetan, 1129 urtean, baina sute batek amildu zuen 1406an. Gerotxoago Eskoziako Chamberlain Jaunak diru laguntza eskaini zuen eiza berria eraikitzeko eta 1414 urterako elizbarne nagusia, hego pasabidea eta dorrea amaiturik zeuden. Aldaketa ugariak aldaketa, elizako alde hau da, bere zutabe borobil eskoziarrekin, arku gotikoekin eta hasierako haritz teilatuarekin, gaur egun ere berdintsu samar agertzen dena

 

Eliza bera kongregazioa batzeko nahikoa handia ez zenez, 1507 eta 1546 artean koroa -edo ekialdeko aldea- eraiki zuten bertako artisauak John Coutts Hargin Nagusiaren goieragin zuzendaritza pean.

 

1656an, elizako bi pastore eta bakoitzak zituen jarraitzaleen arteko errieta zela medio udaletxeak zatiketa bat eraiki erazi zuen oraindik ere horma dagoen lekuan. Ondorioz bi zati eratu ziren: ekialdeko eliza eta mendebaleko eliza. Egoera honen amaiera 1935an izan zen, bi kongregazioak pastore baten pean batu zirelarik.

 

Ondoren berrikuntza nagusiak burutu ziren 1936 eta 1940 artean. Horma zatitzailea bertan behera bota, bi gurutzeria motzak luzatu, gurutzedura gaineko ganga eraiki, koru eta presbitergo solairuak jaso eta tartean sakristia zein eginkizun-aretoa eraiki ziren koru-solairuaren azpian.

 

1965 eta 1968 artean berriztatze lan gehiago burutu zen, hala nola zenbait lehioen harrizko tailu-inguruen eraldaketa, makinabat harri zaharkituen ordeztapena, harrigintza guziaren berfinkaketa eta berogailu-sare osoaren berriztapena. 1970an kanpandorreko euskarri sei-ezkiladuna berfunditu eta zintzilikatu zen berriz orain eskuz eta mekanikoki astindu daitezkelarik. 1987 eta 1993 artean 1.250.000 esterlina balioko berrikuntza nagusiak gauzatu ziren elizan.

 

Eliza honetan Eskoziako Maria erreginak otoitz egiten zuen eta John Knox predikaria izan zen. Mariaren semea, Eskoziako James VI, gero 1603an Elizabeth hil ondoren  Inglaterrako James I bilakatuko zena, hemen koroatu zen 1567ko Uztailak 29an. Horrela, Londreseko Westminster Abbey ez ezik, eliza hau koroapenen bat gertatu oi den bakarra da Britainia Handian oraindik predikurako erabiltzen direnen artean.